Pasa den ostiralean Hirukidek zazpigarren bertso afaria ospatu zuen. Hasiera batean Bixente Gorostidi egotekoa baldin bazen ere, gaixo aurkitzen zenez, Unai Muñoa eta Anjel Mari Peñagarikano aritu ziren bi ordu luzez Sukalde elkartean. Bertan, Hirukideko ikasle, irakasle eta gurasoak bildu ziren eta eurek jarri zituzten abestu beharreko gaiak. Gainera, ekitaldiak balio izan zuen Bai Euskararik eman berri dien saria ospatzeko ere, horrela azaldu baitute Hirukidetik.