‘No me hagas daño’ antzezlana izango da bihar Leidorren

tolosa 2011ko otsailaren 16a

Ttanttaka Teatroa taldeak No me hagas daño antzezlana aurkeztuko du bihar Leidor aretoan, 20:30ean.

Fernando Bernuesen gidaritzapean, Maiken Beitia, Kike Diaz de Rada, Olaia Gil, Tania de la Cruz eta Isidoro Fernandez izango dira oholtza gainean. Genero biolentzia ikuspuntu desberdinetatik lantzen du antzerki obra honek, eta modu honetara, maiteminduta dagoen emakumea, biktimaren kulpa-pentsamendua nahiz tratu txarrak ematen dituen gizonaren psikologia pertsonaietan islatuta ikusi ahal izango ditu ikusleak. Sarrerak Kutxako sareetan eta Leidor aretoko lehiatilan izango dira salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!