Otsailaren amaierarako eta martxorako Leidor aretoan izango den zine programazioa zehaztu dute jada, eta bonuak erosteko eguna datorren larubata, otsailak 19a, izango da. Leidorreko lehiatilan bertan erosi ahal izango dira 17:00etatik 19:00etara bitartean, eta horrez gain zine saioetako ordutegian ere eskuragarri izango dira, otsailaren 28ra bitarte.Aipaturiko bonuek 12 euroko prezioa izango dute, eta gaueko saioetarako direnek berriz, 8 euro.
Betiko moduan, adin nahiz mota guztietako ikusleentzako filmeak izango dira, eta estreinatu berri diren pelikulak ere izango dira. Horrela, Animal´s kingdom, Ga´Hoole, Morning glory, El problema, En el camino, Zigortzaileak, 127 horas, Poesia, Blog, El pequeño rey Macius, También la lluvia, Más allá de la vida, ¿Qué fue de Baby Jane?, Jainkoez eta gizakiez eta El discurso del Rey izango dira ikusgai.