Astelehenean hasiko dira lanean Haurreskola berrian

tolosa 2011ko otsailaren 4a

Gaur eguerdian bisita gidatua egin dute udal ordezkariek, obrako arduradunek eta arkitektoek. Astelehenean bertan jarriko da martxan haurreskola, 56 haurrekin, eta maiatz aldera berriro irekiko dute matrikulazio epea. Oraingoz Abastos Plazako behekaldea eta kanpoaldea berritu dituzte, baina haur kopuruak haurreskola bera ere haztea eskatuko balu, lehen solairuaren erdia izango dute horretarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!