Martxoaren 18an zabalduko ditu ateak Gipuzkoan ospatzen den ordenagailu eta teknologia berrien topaketarik handienak. Urteroko moduan, aurten ere Usabal kiroldegian izango dira jardunaldiak. Bosgarren urterurrena ospatzeko, aurtengoan interneteko konexioaren abiadura bikoiztu egingo dute antolatzaileek, sistemari 2000megako abiadura emanez.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabaldu dute jada, eta edizio honetan tolosarrei, eta bereziki neskei, luzatzen diete gonbitea antolatzaileek. Parte hartzeko nahikoa izango da www.gipuzkoaencounter.org webgunera sartzearekin. Aldez aurretik izena ematen dutenek 32 euro ordaindu behar ko dituzte, eta deskontuak izango dituzte beste topaketetan.