Aste honetan emango zaie hasiera Berazubi auzoko biribilgune berria eraikitzeko obrei. Azken urte betean, Martin Jose Iraola kalearen amaieran hainbat hesirekin osatu dute biribilgunea, trafikoa modurik egokienean bideratu ahal izateko. Orain ordea, biribilgune berria eraikiko dute. Dena bere bidetik joanez gero, otsailaren 11rako guztia prest izango da.