Herriko hainbat errepideen galtzadak asfaltatzen ari dira azken egunotan. Atzo, Musika Eskolaren aldameneko kalean aritu ziren obretan, eta gaur eta bihar Pintor Lekuona kalean arituko dira lanean. Ondorioz, bi kale hauek trafikoari itxita egongo dira eta bizilagunek soilik pasa ahal izango dute. Behin asfaltatze lanak amaitu eta gero, trafikoaren zentzua aldatu egingo da aipaturiko kaleetan.