Zuloaga Txiki auzoan igogailu berria eraiki dute. «Auzoko irisgarritasun baldintzak hobetzeko asmoz» burutu da obra, eta larunbat goizean izango da inaugurazio ekitaldia. 11:00etan zinta moztu eta agurra dantzatu ondoren, hamaiketakoa banatuko zaie bertaratutako guztiei.