‘El Viaje a la Poligonia’ emanaldia larunbatean Topic-en, gaztetxoenentzat

tolosa 2011ko urtarrilaren 27a

Theatre pour deux mains talde frantziarrak El viaje a la Poligonia emanaldia eskainiko du larunbatean Topic-en arratsaldeko seietan, 2009ko irailean eskaini zuten estrainekoz ikuskizuna, Charleville-Meziereseko txotxongilo bidezko antzerkiaren mundu mailako jaialdian. Panpinak bideo-proiekzioekin nahiz objektu desberdinekin uztartzen ditu hiru urtetik gorako haurrei zuzenduriko ikuskizun honek.

Panpinen bidez irakatsiz

Ikuskizunean, karratu bat baztertua sentitzen da bere ingurukoen artean, eta bidaia bat egitea erabakitzen du. Bidaia horretan bere munduaz oso desberdinak diren inguruak ezagutzen ditu: trapezioenak, zirkuluenak, laukizuzenenak,... Modu honetara, txotxongiloen bidez haurrei poligonoen mundua aurkezten diete. Emanaldirako sarrerak kutxazainetan,interneten nahiz Topic-eko lehiatilan eskura daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!