Berdinbide elkarteak gizonezkoentzako bigarren sukaldaritza ikastaroa antolatu du La Jara elkartean. Elkartearen asmoa gizon-emakumeek etxeko lanak banatzea denez, besteak beste gizonezkoei zuzendua da ikastaroa. Otsailaren 1, 3, 8 eta 10ean izango da, 19:30etik 21:30era bitartean.