Gaur goiz eta arratsalde Pako Sanchez trofeoa jokatzen ari dira igerilari gazteak. Adinaren arabera modalitate ezberdinetan lehiatuko dira neska eta mutilak. Eskualdekoez gain, Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako igerilariek parte hartu dute. Arratsaldean ere, hegats igeriketako saioak izango dira eta bertara joan eta ikusteko aukera dago. Sariak ere banatu dizkiete. Jarraian zenbait argazki ikus daitezke.