Info7 irratiaren irratsaioa zuzenean egin dute Trianguloatik

tolosa 2011ko urtarrilaren 15a

Info7 irratiak bost urte beteko ditu hilaren 27an. Hori dela-eta irratiaren berri eskualdean zabaltzeko goiz pasa egin zuten Tolosako Trianguloa plazan larunbatean. Irratsaioa zuzenean egin zuten eta postu bat jarri zuten plazan erretako txerriaren pintxoekin. Eider Elduaien irratiko kideak azaldu duenez, «oso gustura gaude bai langile taldea, bai herri ekimenekoak ere» egunak emandakoarekin. «Irratsaioan eskualdeko hainbat jende izan zen eta gai ugari jorratu ziren». Plazan sortu zen giroa «oso polita izan zen», azaldu du eta irratiaren berri zabaltzearen helburua lortu dutela. Proiektua egonkortzeko beharrezkoa den laguntza ekonomikoa eman nahi duenak irratiaren webgunean sartu eta bazkide egiteko aukera duela azaldu du Elduaienek. Info7 entzungai da eskualdean, FM 97.7an.

parrilla infozazpi 2010-11

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!