Zine programazio interesgarria prestatu dute Leidorren asteburu honetarako. Alde batetik, bihar Zine Forumean, Humberto D lana ikusteko aukera izango da. 19:15ean eta 21:45ean izango dira saioak. Larunbatean berriz, Chloe eskainiko dute. 19:30ean eta 22:30ean izango dira emanaldiak. Hurrengo egunean berriz, haurrei zuzenduta, 17:00etan Megamind izango da. 19:30ean berriz, Biutiful. Baita astelehenean ere, ikuslearen egunean.