Aiz-Orratz elkartea hasia da aurtengo Inauteriak prestatzen. Horregatik deialdia luzatzen die herriko elkarteei, haur danborradan kantinera gisa aurkeztu nahi dutenek izena emateko. Horretarako, interesatuek haurraren argazki bat bidali beharko dute hilaren 24a baino lehen, gero programan agertu dadin.