Santiago Cirugeda ezohiko arkitektoa da. Ikasketak amaitu zituenez geroztik bere ideiak praktikan jarri nahi izan ditu eta azken hamarkadan hirien azterketan jardun da, aurrekontu murritzenetara egokitzea oinarri hartuz. Arkitektura egoera soziala hobetzeko tresna gisa erabiltzen du Ciruegak, eta bere lanaren muina beti biztanleei euren inguruarekiko erabakiak hartzen uztea izan ohi da, hiri-eredugarria autogestiotik sortu behar dela proposatuz.
Datorren ostiralean, arratsaldeko 19:00an eskainiko du hitzaldia GKo Galerian. Gero hausnarketa txiki bat egingo da hirietako espazio faltaren inguruan.