XXIV. Insausti Memoriala jokatu da

Ataria 2011ko urtarrilaren 11

Iragan igandean xake azkarreko XXIV. Insausti Memoriala antolatu zuen Aurrera elkarteak Tolosan. 20 jokalarik hartu zuten parte eta txapelketak bi zati izan zituen. Lehen zatian, jokalariak hamarreko bi multzotan banatu ziren eta multzo bakoitzean denen arteko liga jokatu zen. Ondoren, lehen zatiko sailkapenaren araberako gurutzaketa bikoitza egin zen bi multzoen artean. Villabonako Jose Luis Guijarro izan zen irabazlea finalean, Ernesto Fuenteri irabazi eta gero, hau ere, herri berekoa da. Hirugarren Ibarrako Xabier Mujika gelditu zen. Bestalde, antolaketak hiru aipamen berezirekin infantil, alebin eta neska onenak saritu zituen. Infantil eta alebin hoberenen saria Beasaingo Juan Jose eta Miguel Aroztegik irabazi zuten. Neska hoberenaren saria Iraia Otxoa anoetarrak eraman zuen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!