Giro polita izan zen atzo goizean Usabal kiroldegian, Eguberrietako Shanti Txapelketako finalean. Bost kategoriatako azken partidak jokatu zituzten, eta horiekin erabaki ziren aurtengo txapeldunak. Ondoren, sari banaketa egin zuten. Garaikurrak banatu zituzten lehen lau taldeentzat, eta opariak izan ziren parte-hartzaile guztientzat. Horrela amaitu zen, pasa den abenduaren 26an Xabi Alonsok ireki zuen txapelketa.
22. aldiz antolatu dute aurten Shanti Txapelketa. Guztira, 60 taldek hartu dute parte, eta guztien artean 600 gazte inguru aritu dira fubolean.
Sailkapena
Benjamin neskak
1. Izarrak
2. Zurrunbiloak
3. Tigre Txikiak
Benjamin mutilak (2002)
1. Laskorain Tigreak
2. Itxaso-Honda
3. Deabru Beltzak
Benjamin mutilak (2001)
1. Toka Roka
2. Txixpak
3. Egarriko Tigreak
Alebin neskak
1. Deabru Bihurriak
2. Txinparta
3. Izurdeak
Alebin mutilak
1. Liger-ak
2. Raku
3. Kukuak
4. Saikin