Urte berriko lehendabiziko kontzertua eskaini dute eguerdian Udal Txistulari Bandak eta Musika Bandak. Musika Eskolako aretoan egin zuten, eta bertan eguberrietako ohiko doinuak izan dira entzungai Iñaki Letamendia eta Luis Mari Gartziaren zuzendaritzapean. Bertaratu zirenek mokadutxoa hartzeko aukera ere izan dute. Hurrengo hilabetean izango dute hurrengo emanaldia, otsailaren 20an, hain zuzen ere. Iurreamendi egoitzan eskainiko dute orduan kontzertua.