Shanti Torneoko finalak jokoan izango dira 09:30etik aurrera Usabalen

Ataria 2011ko urtarrilaren 5a

Gabonetako Shanti Torneoko finalak izango dira bihar jokoan Usabal kiroldegian. 09:30ean hasiko da lehendabizikoa eta hortik aurrera, goiz guztian zehar futbol partidak ikusteko aukera izango da.

Lehendabiziko benjaminen mailakoak hasiko dira. Batetik, neskak, eta bestetik, mutilak (2002 urtean jaioak). Ondoren, 11:00ak aldera, alebinen txanda izango da. Neskak ariko dira baloiari ostikoka. Gero, benjamin mutilak berriro, baina oraingoan, 2001ean, jaiotakoak. Azkenik, 12:30 inguruan hasiko da azken finala, alebin mutilena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!