Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak antolatuta, bertako eskolako ikasleek kontzertua emango dute, hilaren 23an, Leidorren, 19:30ean. 30 urte daramatzate Eguberrietako emanaldia eginez. Hainbat musikarik parte hartuko dute emanaldian: trikitilariak, piano-joleak, akordeoi-joleak, gitarra-joleak, perkusio-joleak...
Taldeek ere parte hartuko dute, tartean gitarra-joleena tartean. Eta noski, emanaldian izango dira Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra eta gazteen orkestra ere. Pragan izan dira aurten eta sari nagusia eskuratu zuen Akordeoi Orkestrak.