Eskuekin eginiko haurrak

Iñigo Terradillos 2010eko abenduaren 22a

Benetakoak dirudite, haurrek izan ohi dituzten ohiko keinuak irudikatzen baitituzte. Puri Etxaburua tolosarrak bere reborn panpinak jarri ditu ikusgai Aranburu jauregian, Bizia izenburupean. Urte eta erdi darama afizio honekin, eta Bartzelonan ere izana da panpinak egiten ikasten. Ilea bana-bana jarri, betileak, betazalak, haurren pisu egokia lortu... xehetasun guztiak zaintzen ditu. Espainiako lehiaketa batean ere parte hartu du, Iñigo haurrarekin (eskubian).  Salgai ditu guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!