Angel Cuerdoren bidaiak irudietan daude ikusgai

Iñigo Terradillos 2010eko abenduaren 22a

Munduko txoko askotan izan da Angel Cuerdo tolosarra. Bada, leku horietan bizitakoa argazkien bidez erakutsi nahi izan du, eta horregatik, Mundu bat kolore erakusketa jarri du Aranburu jauregian. Guztira 81 argazki daude, bakoitza bere gogoetarekin. Erakusteaz gain, salgai ere badaude, ekimenaren beste helburua sahararrei laguntzea baita. Cuerdo ikastolarekin jarri zen harremanetan, Sahararen aldeko Merkatu Txikia antolatu ohi dutelako urtero, eta horrela erabaki zuten, argazkiekin jasotako dirua ere bertara bideratzea. Mendebaldeko Saharako zonalde librean Tolosaldea Sahararekin elkarteak ikastetxe bat eraikitzeko proiektua du, eta horretarako erabiliko dute, bai Merkatu Txikian, bai eta argazkiekin bildutakoa. 50 euroan eskuratu daiteke bakoitza. Urtarrilaren 9ra arte izango da erosteko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!