Jendetza bildu da gaur Tolosan. Alde batetik Gabonetako Azoka zegoen herriko hiru puntutan, eta bestetik, larunbateroko azoka. Odolki Lehiaketa ere jokatu da Trianguloan, Amarozko San Blas Elkarteak antolatuta. Iaz bezala, lehen saria Ormaiztegiko Iñaki Campos harategiak irabazi du. Bigarren Segurako Aranburu Harategia gelditu da. Epaile lanetan Tolosako sukaldariak aritu dira.
XIX. Gabonetako Azoka
San Frantzisko pasealekuan era guztietako jakiez gain, artisauek landutako lanak egon dira ikusgai eta erosgai. Trianguloa plazan, barazki eta fruituekin batera gozoak egon dira aukeran. San Blas elkartekoak berriz, goiz guztian zehar odolkia banatzen ibili dira. Plaza Zaharrean azkenik, euskal arrazako animalien erakusketa egon da.