Atila y los Unos taldeak aurkeztu du DVDa

Iñigo Terradillos 2010eko abenduaren 14a

Rock-and-rolla, dibertsioa, bat-batekotasuna eta festa eta parte-hartze giroko katarsiaz osaturiko 25 urte. Horrela definitzen dituzte taldearen 25 urteak Atila Y los Unos-eko kideek. Talde tolosarraren 25. urteurrenaren harira, Bonberenean kontzertua eman zuten iaz, eta zuzeneko hori baliatu zuten DVDa egiteko. Bada, iragan ostiralean jendaurrean aurkeztu zuten lan berria.

«Taldea lagunartean elkartu eta musika egiteko helburuarekin sortu zen. Eta oraindik ere, lagun talde bat da Atila y los Unos, eta zuzenekoekin, bat-batekotasunarekin eta jarraitzaileekiko komunikazioarekin gozatzen jarraitzen dugu», azaltzen dute.

Omenaldi eta guzti

Urte hauetan guztietan, plaza gaztetxe eta taberna ugaritan jo dute, baina ez dira inoiz grabaketa estudio batean sartu. «Izan ere, zuzenekoa izan da beti gure xarma, baina gure ekarpena nolabait islaturik geratzea nahi genuen, eta horretarako zuzeneko emanaldi bat garabatu eta horrekin DVDa egitea erabaki genuen». Bonberenean, eta Atilak (Jesus Prados) 60 urte betetzen zituen egunean egitea erabaki zuten. Egun hori, halaber, Javi Otxoa taldeko bateri-jole izandakoari omenaldia egiteko ere baliatu zuten.

Zuzenekoa, argazkiak eta taldearen hainbat elementu biltzen dituen DVDa 10 euroren truke salgai dago Tolosako, Ibarrako nahiz Ikaztegietako hainbat lekutan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!