Amarozko auzo elkarteak antolatuta, Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute Amarozko auzoko lokalean, larunbatean, 19:00etan. Akordeoi taldeak eta ikasleen bandak hartuko dute parte bertan.
Akordeoiari dagokionez, bi taldetan ariko dira; alde batetik laukotea, J. Williams-en Star Wars joaz, eta bestetik Arrasateko Lehiaketara aurkeztu eta urrezko domina lortu zuen taldea ariko da, akordeoia, perkusioa, pianoa eta kontrabaxuarekin. Azken honek, Arrasaten jotako bi abestiak eskainiko ditu. Ikasleen bandak, berriz, haize metala, haize egurrak edota tronboiak erabiliz, Lara, M. Jarre, S. Joplin, A. Corelli eta Sousaren obrak joko ditu.