Gurean ere, Xabier Lete gogoan

Iñigo Terradillos 2010eko abenduaren 8a

Txistulari Bandak emanaldia eskaini du eguerdian udaletxeko arkupeetan. Urteroko emanaldia izan da, izan ere, Sortzez Garbia Ama Birjinaren egunez izan ohi den meza nagusia eta gero Txistularien doinuak izaten dira entzungai. Txistulariek prestaturik zuten egitarauari abesti bat gehitu diote, Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean, hain zuzen ere. Modu honetan izan dute gogoan pasa den larunbatean hil zen olerkari eta abeslaria. Jende ugari elkartu da, eta askok abestu ere egin dute, txistuaren doinuekin. i.t.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!