Artisau azokarekin eman diote hasiera Txuletaren festari

tolosa 2010eko abenduaren 4a

Larunbateroko ohiko azokaz gain, gaur eta bihar Lur Kolektiboak antolatutako artisautza azoka izango da. Trianguloan kokatu dituzte postu guztiak: jatekoak, pitxiak, jostailua eta era guztietako produktuak ikus eta eros daitezke. Gaur, eguzkiak ere agertu nahi izan du eta jendeak ez du hutsik egin azokan. Galiziar erara prestatuta jakiak dastatzeko aukera ere izan dute bertaratuek. Eta oso euskal produktua den taloa ere gaurkoan Tolosan izan da.

Hala ere, Idi txuleta izango da nagusi egun hauetan. Gaurko afariarekin emango diote hasiera eta hilaren 8a bitarte, idi txuleta dastatzeko aukera izango da. Parrillak piztu eta erretegi erraldoi bilakatuko da Zerkausia. Bertan emango dituzte bazkari eta afariak. Idi txuletaz gain, zainzuriak, urdaiazpikoa eta piperrak eta Tolosako gozoak jango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!