Hitanoari buruz hitzaldia

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 29a

Aitzol Udal Euskaltegiaren 29.urteurrenaren harira, Gazteak eta hitanoa hitzaldia emango dute, Gorosabeleko eraikuntzako lehen solairuan, 09:30ean. Tolosako ikastetxeetako bigarren batxilergoko gazteei zuzendua den arren, herritar guztiei irekia izango da. Hitanoaren inguruan azterketa sakona egin duen Ritxi Lizartza izango da hizlaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!