Elikadura portaerei buruz hitzaldia

tolosa 2010eko azaroaren 26a

Elikadura portaeren nahasteak. Informazioa eta prebentzioa hitzaldia emango dute Orixe Institutuan datorren ostegunean, hilaren 2an. Elikadura portaeren nahasketaren definizioaz, ondorioz fisiko eta psikologikoez, eragin zuzena duten faktoreez, familiak egin dezakeenaz eta Acabe elkartearen eginkizunaz ariko dira, besteak beste.

Prestakuntza saio hau Gorosabeleko E gelan izango da, 19:00etan, eta Acabe elkarteko psikologoek emango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!