Pasa den asteburuan Tolosako Urdiña Txiki elkarteak urtero antolatzen duen xake azkarreko txapelketa jokatu zen. Eskualde osoko 23 jokalarik hartu zuten parte.
Txapelketa oso lehiatua izan zen. Bi zatitan jokatu zen. Lehen zatian jokalariak bi multzotan banatu ziren eta multzo bakoitzean denen arteko liga jokatu zen. Bigarren zatian bi multzoak sailkapenaren arabera gurutzatu ziren. Partida guztiak bost minutukoak izan ziren, erritmo bizi-bizian.
Bertako jokalariak izan ziren nagusi, bai multzoetan eta baita ondorengo gurutzaketetan ere. Horrela, Tolosa-Ibarrakoek hartu zituzten podioko lehen hiru postuak. Migelmari Baroja izan zen txapelduna, Xabier Mujika bigarrena eta Iñaki Etxeberria hirugarrena. Infantil hoberenaren saria berriz Danel Intxaurrondok eraman zuen.