Poxpolo ta Konpainiak bi saio eskainiko ditu

tolosa 2010eko azaroaren 22a

Abenduaren 26an Poxpolo ta Konpainiaren Segi jotzen emanaldia izango da ikusgai Leidor aretoan. Duela egun gutxi jarri ziren ikuskizun horretarako txartelak salgai, eta dagoeneko ia guztiak saldu dituzte. Hori dela eta, eguerdiko emanaldiaz gain, taldeak bigarren saio bat eskaintzea erabaki du. Bigarrena, 17:00etan izango da, egun berean. Kutxa.net webgunean eskuratu ahal izango dira sarrerak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!