Bedaioko Artubi elkartean biltzeko aitzaikia izan zuten larunbatean mus txapelketa, patata tortilla lehiaketa eta gaztainak tarteko. Mus txapelketan 10 bikote aurkeztu ziren eta Zugastibarreneko Miel eta Alaitz atera ziren garaile. Arkume eder bat izan zuten saritzat. Ondoren patata tortilla lehiaketan haur, gazte eta helduek izan zuten sukaldeko trebeziak erakusteko aukera, eta guztietatik Bedaio Bitarteko Ana Jauregi, Aitor eta Igor bere bi semeekin izan ziren garaileak. Saria, bi pertsonentzako afaria Abaetxe jatetxean. Ondoren, bertara hurbildu ziren guztiek lehiaketako tortillekin eta gaztainekin afari eder bat egiteko aukera izan zuten.