Mendi irteera antolatu du Alpinok astebururako

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 16a

Alpino Uzturre elkarteak mendi irteera antolatu du igande honetarako, hilaren 21erako. Txangoa Araotzen hasi eta Urkulun bukatuko da, Orkatzategi (874 m.) eta Andarto (1.076 m.) mendiak igoz. Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:30ean izango da. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 13. 943 65 27 89 zenbakian edo alpinouzturre@hotmail.com helbidean egin ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!