Elkartasun Egunerako sarrerak salgai daude

tolosa 2010eko azaroaren 16a

Datorren larunbatean, hilaren 27an, Elkartasun Eguna izango da, ekitaldi ugarirekin. Goizean, 10:30etik aurrera ume jokoak, ipuin kontaketa eta zozketa mundiala egingo dituzte Plaza Berrian. 14:00etan bazkaria egingo dute bertan, eta ondoren DJ Bull ariko da. 18:30ean manifestazioa egingo dute Triangulotik aterata, eta gauean, 22:00etatik aurrera, Betagarri, Ze Esatek, Kantaflor, Egurra Ta Kitto eta Laket taldeen kontzertuak izango dira. Horietarako sarrerak ohiko lekuetan eskuratu ahalko dira, 10 euroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!