«Kapitalismoa zein krudela eta ankerra den erakustea da nire asmoa»

tolosa 2010eko azaroaren 16a

Euskal Herria Sozialistak antolatuta, Venezuela hizpide izango da bihar arratsaldean Engels Ateneoan. Felix Martinez Mitsubishi fabrikako agintari sindikal venezuelarrak, UNETE sindikatuko eta PSUV alderdiko kidea denak emango ditu azalpenak. Honek, Venezuelako iraultzan langileen papera zein agertuko du 19:30etik aurrera.

Zer da gaurko hitzaldian azalduko duzuna?

Venezuelan ematen ari den borrokaren inguruko informazioa zabaltzea da nire asmoa. Hala nola, zein modutan langileen mugimendua iraultza eta borroka bolibartarrean ari den parte hartzen. Honez gain,  langileriaren ikuspuntua zein den eta egun, zer gertatzen ari den ere agertuko dut. Gure ustetan, iraultza prozesu bat dago, non langileek pisu handia duten. Orain, lehendabiziko aldiz, langileen alde lan egiten duen Gobernu bat topatu dugu, eta eztabaidetan parte hartzeko aukera dugula sentitzen dugu.

Orain, gure penintsulatik itzuli bat ematen ari zara, hitzaldiak eskainiz. Zein da bira honen helburua?

Gure asmo nagusietako bat kapitalismoa agerian uztea da. Erakustea zer nolako krudela eta ankerra den. Ni Mitsubishi multinazional ezaguneko langilea naiz, eta gure eskaerak ez onartzearren, eta kontra egiteko, zenbait neurri oso gogor hartu dituzte. Hau munduari erakutsi nahi diogu, langileak baitira mugimendu honen aurka joan daitezkeen bakarrak, eta bide batez, indarrean dagoen sistema aldatu dezaketenak.

Aldaketa nagusietako bat, hezkuntzan eman da ezta?

Egun, gazteek ikasteko aukera dute. Esaterako, gure familiako kide gehienak, dohainik unibertsitatera joan ahal izan gara.

2011 garrantzitsua izango da.

Datorren urtea guretzat erabakiorra izango da. Venezuelako iraultzan sakontzeko asmoa baitugu. Enpresariek iraultzaren aurka joanaz, lantegiak itxi nahi badituzte, guk ireki egingo ditugu.

Langileen mugimenduari esker, zer lortu da Venezuelan?

Iraultza prozesuaren eta Chavezen Gobernuaren aurka joan diren enpresari askok beraien lantegiak ixtea erabaki dute. Baina Presidenteak ez die utzi. Hala, enpresak kendu dizkie eta langileen esku jarri ditu. Une honetan, langileen indar handia dugu eta iniziatiba gehiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!