'Recordando a Legazpi y Urdaneta' izeneko diapositiba emanaldia izango da datorren asteartean, hilaren 16an, 16:30etik aurrera Helduen Hezkuntza zentroan. Juantxo Goñi EHUko irakasleak eskainiko du emanakdia. Andres Urdanetarekin eginiko bidaian Migel Lopez Legazpik sorturiko Manila hiriburuan hasiko dute bidaia. Luzon irlan jarraituko dute, eta Urdaneta hiria ezagutzeko aukera ere izango da. Astirik bada, Indonesiari buruzko diapostibak jarriko dituzte ikusgai.