Carlos Peñak Sella ibaia zeharkatuko du igerian, hamargarren aldiz

tolosa 2010eko azaroaren 11

Carlos Peña igerilari tolosarrak beste desafio bat prestatu du larunbat honetarako. Arriandas-etik abiatuko da, eta Sella ibaia zeharkatuko du igerian, Ribadesellaraino iritsi arte. 10:30ak aldera abiatuko da, eta 19 kilometro egin beharko ditu igerian, ohi bezala, bizkarrez. Uraren tenperatura baxuak eta hotzak zailduko dio lana. Oraingo honetan ere Jesus Ramirez piraguista izango du lagun.

Erronka honek, urteurren batekin egiten du bat. Izan ere, 21 urte betetzen ditu igerilari, abenturazale eta ekintzaile gisa. Ekologiaren eta bakearen aldeko ekintzaile moduan deskribatzen du bere burua Peñak. Orain artean egin dituen erronkek beti izan dute atzean, elkartasun helburu bat. Era berean, bost kontinenteetako itsaso, ozeano eta ibaiak igerian zeharkatu dituen igerilari amateur bakarra da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!