Tolargitik adierazi dutenez, "bezeroei zerbitzu hobea emateko lanen ondorioz", instalazioetan hobekuntza eta mantentze lanak egiten ari dira, eta horregatik, datorren asteartean, hilaren 16an, argindar mozketak egingo dituzte. Hain zuzen ere, San Frantzisko kaleko 17, 19, 21, 23, 35 eta 37 zenbakietan, Emeterio Arreseko 2 eta 5ean eta Samaniego kaleko 1ean egingo dituzte mozketak 15:00etatik 16:10era.