Alurr dantza taldeak abenduaren 10ean Leidor aretoan eskainiko duen Oinazez ikuskizunerako eta Poxpolo eta Konpainiak Leidor aretoan abenduaren 26an eskainiko duen Segi jotzen emanaldirako txartelak salgai jarri dituzte. Leidorreko leihatilan (zine ordutegian) eskuratu ahalko dira, eta baita Kutxako kanaletan (Servikutxa, Telekutxa eta www.kutxa.net) ere. Alurr dantza taldearen emanaldirako sarreragatik 10 euro ordaindu beharko dira, eta Poxpolo eta Konpaianiaren saiorako, berriz 5 euro.