Azaroaren 21etik 29ra ari dira Titirijai jaialdia ospatzen Ez izan automata lelopean. 44. edizioa da aurtengoa, eta askotariko ikuskizunak ari dira egiten. Gaur, hain zuzen, Leidor zein Topic antzokietan egin dituzte hainbat ekitaldi, eta kalera ere atera dute bat. Alondegi plazan Welcome&Sorry ikuskizuna egin du Ganso&Cia konpainiak, eta hitzik gabe ia ordubetez entretenitu dituzte bertaratu diren haurrak eta helduak.
Jaialdi beraren barruan arratsaldean ere egingo dituzte emanaldiak, eta Topicen izango dira guztiak ala guztiak. Bestalde, bihar izango da jaialdiaren azken eguna, eta hainbat ikuskizun izango dira Leidor eta Topic antzokietan.
Titirijai jaialdia, azaroak 28
- 17:30. El aviador. 5 urtetik gorakoentzat. Argentinako Cia Demienena. Gaztelaniaz. 50 minutu.
- 19:00. Olerkiari leihoa. 18 urtetik gorakoentzat. 'Bertsotxongiloaren haritik'. 45 minutu. Uxue Alberdi, Amaia Agirre eta Onintza Enbeita. Tragoa, errima eta objektua.
- 20:00. Goya. 16 urtetik gorakoentzat. Valentziako Cia Bambalinarena. Hitzik gabea. 90 minutu.