Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Tolosan egindako urteko diru bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie haien eskuzabaltasunagatik. Diru bilketaren xedea, gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte-langileekin konpromisoa hartzea eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea izan zen. Zenbaketaren ondoren, bildutako guztizko zenbatekoa 2.898,80 eurokoa izan zen.
Elkarteak jasotako laguntza, eta boluntarioen lana eskertu ditu, eta esan du lortutako baliabideak ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dituztela.
Aurtengo kanpaina
Gelditzen zarenean, minbiziaren aurka mugitzen gara lelopean ari dira egiten aurtengo kanpaina, eta ohartarazi nahi dute keinu txikiek ikerketa bultzatzeko, arreta hobetzeko eta itxaropena sortzeko gai den mugimendu kolektibo bat aktibatzen dutela. Oraindik ere badago ekarpena egiteko aukera.