Unai Arroyo tolosarra, hirugarren Donostiako Maratoian eta Gipuzkoako txapeldun

Tolosaldeko Ataria

Unai Arroyo atleta tolosarrak emaitza bikaina lortu zuen herenegun, Donostiako Maratoian. Lasterketa hirugarren postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean, eta, gainera, Gipuzkoako txapeldun izan zen.

Arroyok 2 ordu, 20 minutu eta 24 segundoko denboran osatu zuen maratoiko ibilbidea. Hala, podiumera igotzea lortu zuen, Vazam Mohamed Fouaden (2.19.39) eta Youness Assehli lasterkariaren (2.20.17) atzetik.

Emaitza bikain horri esker, tolosarrak Gipuzkoako lehen sailkatua izatea ere lortu zuen, Donostiako Maratoian maila handiko jarduna erakutsiz.

Unai Arroyok, beraz, hirugarren postuarekin eta Gipuzkoako txapeldunaren garaikurrarekin borobildu zuen Donostiako hitzordua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!