Goiz guztian zehar izan da zer ikusi Tolosan. Izan ere, Garaje Tolosa Saria – V. Pablo Arsuaga Oroimenezkoa izan da goizean, Tolosako Iurreamendi egoitzaren inguruan. Ohi moduan, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatu du proba, eta 200 txirrindularitik gora izan ditu aurtengo edizioak.
Goizeko eguraldi umelaren ondorioz sortutako lokatza ez da eragozpen izan txirrindularientzat. Hala, gurpil gainean lehenak master kategoriakoak izan dira, eta ondoren lehiatu dira kadete, junior eta open mailakoak. Eguerdian ospatu dute sari banaketa ekitaldia, eta dagoeneko sariak banatu dituzte.
SAILKAPENAK
- Gizonezko kadeteak
- Daniel Garcia, 31.04
- Telmo Hernandez, 31.04
- Ioritz Catalan, 32.16
- Emakumezko kadeteak
- Claudia Pando, 26.20
- Nile Agirretxe, 27.22
- Matica Gracianteparaluceta, 27.41
- Gizonezko juniorrak
- Aimar Irizar, 41.05
- Aitor Murguzur, 42.18
- Danel Garaizabal, 43.13
- Emakumezko juniorrak
- Ainara Elbusto, 49.23
- Maddi Saizar, 51.34
- Nahia De Miguel, 55.07
- Master 30
- Markel Urrutia, 40.29
- Alex Hidalgo, 40.42
- Iker Lizarazu, 43.41
- Master 40
- Patxi Cia, 42.49
- Iñaki Astigarraga, 43.10
- Alexander Beristain, 43.39
- Master 50/60
- Mikel Esteibarlanda, 45.15
- Andoni Jimenez, 46.36
- Jose Luis Iñorbe, 46.38
- Open
- Aitor Hernandez, 55.18
- Unai Cueva, 55.40
- Beñat Fernandez, 56.31