Joxe Mari Aranburu oiartzuarrak irabazi du babarrun ekoizle onenaren saria

Tolosaldeko Ataria

Tolosako Babarrunaren Ekoizleen XXXI. Lehiaketa jokatu da gaur goizean, Tolosako Babarrunaren Festaren barruan. Bordatxo baserriko ekoizleak eraman ditu garaikurra, 300 euroko saria eta txapela. Bigarren postuan, Orendaingo Barbero Etxeko Fabio Oruc geratu da. Honek 200 euro eta garaikurra irabazi ditu. Hirugarren postuan, Karakas baserriko Alex Aramendi zumaiarra sailkatu da. Garaikurrarekin batera 150 euro irabazi ditu. 27 ekoizleak hartu dute parte lehiaketan.

Babarrunik onena noren uztakoa den ebazteko lau adituk osatu dute epaimahaia, Andoni Riañok —Alondegia tabernako sukaldeko arduraduna—, Sonia Tapiak —Fronton jatetxeko arduraduna—, Mertxe Inzak —Babarrunaren Kofradiako kidea— eta Aitor Buendiak —La Ruta Slow saioko aurkezlea—.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!