Zazpigarren aldiz, txapeldun

Tolosaldeko Ataria

Gure Kaiola elkarteak antolatuta, XXXVIII. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoa ospatu da San Frantzisko pasealekuan, Tolosako Babarrunaren Festaren barruan. 24 bikoteak parte hartu dute lehiaketan.

Goizean goiz jarri dituzte eltzeak sutan lehiakideek. Batzuk herritarrak, besteak eskualdekoak eta hortik kanpokoak ere izan dira. Joseba Usabiagak girotu du lehiaketa, umorea ardatz, eta saridunak ere horrelaxe kontatu edo kantatu dizkigu:

 

Babarrunik onenak nork prestatu dituen jakiteko sei lagun aritu dira epaimahaian, hain zuzen, Garikoitz Agirre —Larreako sukaldaria—, Ella Bogatir —Asteasuarra tabernako arduraduna—, Naia Ezkerra —Karlatz tabernako arduraduna—, Maider Larrañaga —Arteaga Landetxeko arduraduna—, Jose Luis Peciña —1988ko irabazlea eta Gure Kaiolako arduraduna—, eta Javi Rivero —AMA Tolosa jatetxeko arduraduna—.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!