Tolosako Babarrunaren Festaren barruan, Babarrunaren Kofradiak postua jarri du Trianguloa plazan. Eguerdian, babarruna banatzen hasi dira, eta ilarak ez du etenik izan. Jende ugari gerturatu da bertara babarrun platertxoaren bila.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?