Heldu eta txikientzat, Titirijai

Tolosaldeko Ataria

'Las Hijas de Felipe' podcastarekin, Carmen Urbita eta Ana Garrigak gidatuta, abiatu da aurtengo Titirijai. Helduek ez ezik, umeek ere txotxongiloen munduan murgiltzeko aukera izan dute gaur goizean; izan ere, 'Txoritxo automatak' tailerra izan da dohainik Topic-eko atarian.

Haurrei zuzendutako tailerrak txoritxo automatak egitea izan du helburu, eta 20 minutuko hiru saio egin dituzte haurrek txandaka. Oihanak, hariak, paperak eta bestelako elementuak oinarri hartuta eskuak lanean izan dituzte txikienek begiraleen laguntzarekin.

Eguerdian hasita bestalde, helduagoei begirako saioa izan da Topic barruan. Las Hijas de Felipe podcasta egin dute zuzenean Carmen Urbitak eta Ana Garigak, aretoa bete-betea zegoela. Literatura barrokoan lizentziadunek historia eta kultura lantzen dituen podcasta gidatzen dute. Urrezko Mendean eta Barrokoan (XVI. eta XVII. mendeetan) jartzen du arreta saioak, ikuspegi lotsagabe, umoretsu eta esamesaz betearekin.

EGITARAU OSOA

TITIRIJAI 2026 – EGITARAUA

Azaroak 21, larunbata
  • 11:00, 11:20 eta 11:40 – Txoritxo automatak. TOPICeko arkupeak.

  • 12:00 – Automatas barrocos. Las Hijas de Felipe. TOPICeko aretoa.

  • 13:00 – Liburu-potea. Las Hijas de Felipe. TOPICeko anbigu.

  • 17:00 – Monstruo Rosa. Zum-Zum Teatre (Katalunia). Leidor.

  • 20:00 – Cosas que caen del cielo. Dora Cantero (Katalunia). TOPIC.

Azaroak 24, asteartea

- 15:30 – Eromenaren maskarak. Profesionalentzako tailerra. Luana Gramegna (Zaches, Italia), UNIMA Euskal Herriarekin elkarlanean. TOPIC.

Azaroak 25, asteazkena
  • 15:30 – Eromenaren maskarak. Profesionalentzako tailerra. TOPIC.

  • 18:00 – Melón Pelado. Butaca Zero (Galizia). TOPICeko aurre-muntaiak.

  • 20:00 – Cosas que caen del cielo. Dora Cantero (Katalunia). TOPIC.

Azaroak 26, osteguna
  • 15:30 – Eromenaren maskarak. Profesionalentzako tailerra. TOPIC.

  • 17:30 – WooF. Pere Hosta (Katalunia). Alondegi plaza.

  • 18:30 – Los cuentos de Sibylla. Zaches (Italia). TOPICeko aurre-muntaiak.

Azaroak 27, ostirala
  • 17:30 – Un hilo cae de mi mano. Antonella D'Ascenzi (Katalunia/Italia). TOPICeko arkupeak.

  • 17:30 – Hilos de cambio: tejer la sostenibilidad en el ecosistema teatral. Profesionalentzako jardunaldia. TOPICeko aurre-muntaiak.

  • 19:00 – Tu tú es todo lo que quiere mi yo. Peru Saizprez (Peru/Madril). TOPICeko anbigu.

  • 20:00 – Epidermic Circus. SNAFU (Kanada). Leidor.

Azaroak 28, larunbata
  • 12:00 – Baby Tyler Show. SNAFU (Kanada). Leidor.

  • 13:00 – Welcome & Sorry. Ganso&Cía (Euskal Herria). Alondegi plaza.

  • 17:30 – El Aviador. Cía. Demien (Argentina). TOPICeko arkupeak.

  • 19:00 – Bertso-txotxongiloaren haritik. Uxue Alberdi, Amaia Agirre eta Onintza Enbeita. TOPICeko Anbigua.

  • 20:00 – Goya. Bambalina (Valentzia). TOPIC.

Azaroak 29, igandea
  • 11:30 – Nuur. La Banda (Euskal Herria). TOPIC.

  • 13:00 – El Aviador. Cía. Demien (Argentina). TOPICeko arkupeak.

  • 16:30 – Birakolore. Zurrunka & La Semilla Voladora (Euskal Herria). TOPIC.

  • 17:30 – Kimu. Marie de Jongh (Euskal Herria). Leidor.

  • 18:30 – Labor. Pepe Seguí (Katalunia). TOPIC.

Azaroak 30, astelehena

- 18:00–20:00 – Memoria ilekordatzen. TOPICeko hezkuntza- eta bitartekaritza-taldea eta Andragora. Andragora.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!