2027ko Tolosako egutegia prest dago, eta datorren astetik aurrera herritarren eskura egongo da. Azaroaren 24an, 25ean eta 26an banatuko dute Zerkausian, 09:30etik 12:30era. Hiru formatu izango dira eskuragarri: 12 orriko egutegia, horma-irudikoa eta poltsikokoa.
Tolosanklisk 2026 argazki lehiaketaren emaitzak ezagutarazi dituzte gaur. Mugimendua izan da edizio honetako gaia, eta hautatutako hamahiru argazkiek osatuko dute datorren urteko egutegia: azaleko irudia eta hilabete bakoitzari dagokion argazkia. Guztira, hamahiru lan saritu dituzte. Azaleko argazkiaren egileak 600 euro jasoko ditu, eta hilabeteetako irudien egileek, berriz, 200 euro bakoitzak. Epaimahaia Ura Iturraldek, Elena Marquezek eta Javier Zurutuzak osatu dute.
Hauek dira 2027ko egutegian agertuko diren argazkiak eta haien egileak:
-
Azala: Argiaren bidea, Javier Zabala Acosta.
-
Urtarrila: Arin-arina, Juanan Dorronsoro Ugartemendia.
-
Otsaila: Erritmo bizia, Ana Pradini.
-
Martxoa: Jai Alai, Javier Elola.
-
Apirila: Erritmo desberdinak, Ana Pradini.
-
Maiatza: Gozatu bizitza jolasean, Llívia Escolá Hernández.
-
Ekaina: Arku dantza, Musarra.
-
Uztaila: Urkizurantz, Fernando Pradini.
-
Abuztua: Zerkausia, Jabi Luengo.
-
Iraila: Mugimendua / Mugimendurik eza, Aitor Olazabal.
-
Urria: Urrats lausoak, Javier Zabala Acosta.
-
Azaroa: Zubiberrian zurrunbiloan, Fernando Pradini.
-
Abendua: Itzulika zaldiko-maldikoan, Andoni Liceaga.
Tolosa gauez, hurrengo lehiaketaren gaia
Bestalde, datorren Tolosanklisk argazki lehiaketaren gaia ere iragarri dute: Tolosa gauez. Ekainean zabalduko dute parte hartzeko epea.