Giro eguzkitsu eta atsegina

Iker Ibarluzea

Eguzkitsu hasiko da eguna; hodei bakan batzuk agertuko badira ere, giro eguzkitsua eta atsegina izango da. Arratsaldean, erdi-mailako eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira barnealdean, eta zerua estaliko dute.

Hala ere, ez du euririk egingo, eta egunaren bigarren zatia ere lasaia izango da. Hego-mendebaldeko haize biziak joko du egun osoan. Tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, eta maximoak 15-17 gradu artekoak izango dira.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna, eta erdi-mailako eta goi-mailako hodeiek zerua estaliko dute. Hala ere, ateri eutsiko dio. Arratsaldean, ordea, euritara joko du. Fronte bat gerturatuko da mendebaldetik, eta zaparradak botako ditu. Azken orduetan, gainera, zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira. Hego-mendebaldeko haizeak joko du egunaren zatirik handienean, baina azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 14-16 gradu artekoak izango dira.

Erlazionatuak

Giro atsegina

Iker Ibarluzea aza 20, 10:00 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!