Olaia Inziarteri elkarrizketa, Galtzaundin

Olaia Inziarte musikari nafarra elkarrizketatuko du Antton Telleria komunikatzaile eta umoregileak. Solasaldia azaroaren 16an, 18:30ean, izango da Galtzaundiren egoitzan. 

Olaia Inziartek 2022. urtean hasi zuen bakarkako ibilbidea Lehengo Lepotikan Burua diskoarekin. Bertan, folka ukituak eta pop elektronikoa uztartu zituen, eta intimotasuna izan zuen ardatz. 2025ean, Zerrautsa eta Zura diskoak kaleratu zituen: natura eta barne-mugimendua dute oinarri, eta zaurgarritasun propioa eta ikuspegi soziala landu ditu lan horietan. Horrez gain, beste hainbat proiektutan ere aritu da (Pleura, Iker Lauroba, Chica Sobresalto…). 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!